"For Jü Mala Gissuna"

APATXE - AMERICAN PALE ALE

TREAT
YOURSELF

SHACKELTOWN - IPA

TREAT
YOURSELF

HÖFN - PORTER

TREAT
YOURSELF

NAO - PALE ALE

TREAT
YOURSELF

DJANGO R. - BLANCHE

TREAT
YOURSELF





APATXE

APATXEk “etsai” esan nahi du. Anbar-kolorekoa, garagardo honen aroma zitriko sendoak laranja-azala ekartzen digu gogora. Ahoan sumatzen diren hasierako sentsazio gozoek mikaztasun atsegin bati bide ematen diote indargabetu ahala, freskotasun eta garbitasun sentsazioa nabarmenduz.

"Arima librea. Bihotz gerrazalea"

AMERICAN PALE ALE

APA estiloa (American Pale Ale) Pale Ale ingeles klasikoaren interpretazio amerikarra da. Frutaren, loreen eta/edo zitrikoen aromak ditu, erabilitako lupulu amerikarren baitan.
Mikaztasun ertain-altua, gorputz ertaina eta maltotasun baxua du eta karamelu ukitua izan dezake.


33 CL.

75 CL.

UZTARTZEA

Kanapeak, frijituak, hanburgesak, haragia plantxan eta adobatua, gazta erdionduak.

OSAGAIAK

Garagar Maltak:
PALE ALE, CRYSTAL

Lupuluak:
CASCADE, CHINOOK, COLUMBUS

Legamia: ALE

Garagar-malutak

Ura

Alk. 5,0% Bol.


tenperatura

IBU
Cachalot Aroa

Ontziak eta Formatuak


BOTILATXOA

Dugun formaturik txikiena da.
33 zentilitro Mala Gissona garagardo, diseinu erakargarria duen botila konpaktu eta ilunean. Formatu aproposa da edozein une eta tokitan edateko: “marinelaren atsedenaldian” ontzigainean, tabernan edo etxean.

BOTILA

75 zentilitro Mala Gissona garagardo, botila elegante eta ilunean, tripulatzaileen arteko afari batean partekatzeko, oparitzeko edo atsedenaldi luzeetan dastatzeko.

UPELA

20 litroko eta 30 litroko upelak ditugu. Ostalaritzarako formatuak dira, eta zuritotan, kañatan, pinta erditan eta pintatan goza dezakezu gure garagardoaz. Ozeanoko ostatu, taberna eta pub hoberenetan eskuragarri.



KAXALOTEAREN AROA

Mala Gissonaren espedizioen inspirazio-iturria eta gidaria beti da balea. 
Inspirazio-iturri hori aldatzen doa Mala Gissonaren tripulazioak erronkak eta mugak gainditzen dituen heinean.
Aldi horiei “aroak” deitzen diegu.

Une honetan bete-betean gaude “kaxalotearen aroan”

For ju mala gissona

MALA GISSONAk
gogora ekartzen du Ipar Atlantikoan arrantza-denboraldi luzeak egiten zituzten garai bateko euskal balea-arrantzaleen izaera.

Itsasoak eta haizeak landutako izaera, aztarna sakona utzi zuena.

HISTORIA

Euskal baleontziek 1412. urteaz geroztik gutxienez arrantzatu zuten islandiar kostaldean. Arrantzale horien eta irlako biztanleen arteko harremanaren ondorioz pidgin edo hizkuntza komun bat sortu zen, euskara eta islandiera uztartzen zuena.

Euskara-islandierako 745 hitz dituen garai hartako dokumentu bat gordetzen da oraindik. Hizkuntza bizi bati dagokion Islandiako hiztegirik zaharrena da.

“For ju Mala Gissuna”

Esaldi hau jatorrizko dokumentu hartan ageri da eta “zu gizon gaizto bat zara” esan nahi du. Islandiako kostaldeetara iristen ziren euskal balea-arrantzaleei deitzeko bertakoek erabiltzen zuten esamoldea izan daiteke.

Lehen begiratuan, gizon zakarrak ziren, zertxobait zitalak, baina hobeto ezagutu ondoren, zintzoak, ausartak eta lagunekiko leialak.

Gure garagardoa ere horrelakoa da, eta zapore, ñabardura, aroma eta testurarik hoberena lortzearren, artisau moduan egiten dugu.

“Garagardo zintzoa, ausarta eta bere balioekiko leiala”

Mala Gissona Kontaktua - Coge tu remo

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Basque Beer House SL.
Astigarragako Bidea 1, 20180 Oiartzun
Gipuzkoa – SPAIN.
RGSEAA 30.013079/SS


+34 943 045 253


info@malagissona.beer


* Nahitaez bete beharreko eremuak





Pribatutasun-politika onartzen dut